Otsailaren 26tik martxoaren 19ra bitartean kontalari ugari ibiliko dira istorioak kontatzen
Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia aurkeztu zuten atzo, Ordizian
Zortzigarren urtez, aurten ere gerturatzen ari da
Ahoz aho jaialdia Ordiziara,
ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia.
Otsailaren 26tik martxoaren 19ra bitartean kontalari ugari ibiliko dira istorioak kontatzen, haur zein helduentzat. Atzo egin zuten aurkezpena, Donostian. Tolosan ere egingo dute ahoz aho jaialdia, bederatzigarrenez.
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari usurbildarra Ordiziako
Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetan kontu zaharrekin arituko da ikasleekin. Euskal Herriko ipuin kontalariez gain, mugaz kanpoko kontalariak ere izango direla aurreratu zuten.