Errefuxiatuen aldeko janari eta material bilketa egingo dute Ormaiztegin
Ormaiztegiko Udalak Siriako errefuxiatuei laguntzeko kanpaina jarri du martxan. Datorren astean, hilaren 23an eta 24an, janaria eta bestelako materiala bilduko dute errefuxiatuei bidaltzeko. Kultur etxeko jubilatuen egoitzan egingo dute bilketa, 16:00e...
Ondorengoak bilduko dituzte: olioa, arroza, azukrea, gatza, latak, esnea, kafea eta tea. Latek irekitzeko errazak izan behar dute, eta ezin da txerrikirik bidali. Bestalde, neguko beroki lodiak, euritarako balio duten oinetakoak, kanping dendak, lozakuak, konpresak eta pixohialak ere jasoko dituzte.












