Goierriko TB-Ampo taldekoak iaz, Essor Basquen.
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldea bitan banatuko da, asteburuan bi proba garrantzitan batera parte hartu ahal izateko. Batetik, Espainiako Kopan ariko dira, Guadianako zirkuitoan, 171 kilometroko etapa eginez. Bestetik, Essor Basque probako laugarren etapan parte hartuko dute, Donibane Garazitik abiatuta.
Behe Nafarroako lurretan sei txirrindulari izango dira: Ahetze Arratibel, Xabier Contreras, Jon Madariaga, Peio Manterola, Koldo Velasco eta Illart Zuazubiskar.
Eskainiako Kopan berriz, beste zazpi txirrindularik parte hartuko dute igandean: Arturo Chamorro, Mikel Elortza, Eriko Mujika, Aitor Olaziregi, Unai Orbea, Asier Unanue eta Josu Urrestarazuk osatuko dute taldea.
Bestalde, Ahetze Arratibel, Jon Madariaga eta Alex Unzueta Euskadiko selekzioaren izenean ariko dira igandean, Maulen jokatuko den proban.