Lapurretak saihesteko gomendioak emango ditu Ordiziako udaltzaingoak
Hitzaldia Ordiziako Zuhaizti zentroan izango da, astelehenean 18:00etan
Lapurreten aurreko prebentzioa eta segurtasuna hizpide harturik, Ordiziako udaltzaingoak hitzaldia eskainiko du astelehenean, 18:00etan, Zuhaizti zentroan. Hainbat aholku emango dituzte zenbaitetan nola jokatu jakiteko; banketxetik dirua ateratzerakoan, kalean lapurretak nola ekidin, eta etxebizitzan hartu beharreko segurtasun neurriak.
Goierrin izandako kasuen harira antolatu dute ekimen hau, neurri prebentiboak handitzeko. Batez ere, hainbat egoeretan nola jokatu eta norberak haren burua nola defenditu daitekeen jakin behar du. Pertsona nagusiek, bakarrik bizi direnek eta egoera berezietan bizi diren herritarrei zuzendua da batez ere, baina interesatu guztiei zabaldua dago.













