Sahararren aldeko 10. lasterketa egingo dute Ormaiztegin otsailaren 28an
Dagoeneko izena eman daiteke.
sahara-cross.com webguneetan. Egunean bertan ere izango da izena emateko modua.
Iñaki Amundarain antolatzaileak adierazi duenez, lasterketa egunean informazio panelak jarriko dituzte herrian. Orain arteko lasterketetan lortutako diruarekin zein proiektu gauzatu ahal izan diren erakutsiko dute paneletan. “Herritarrei aitortza bat egitea da gure asmoa, ikus dezaten haiei esker zer lortu den”.
Dirua etxerik gabe geratu diren sahararrei laguntzeko izango da
Sahararrek “inoiz baino laguntza handiagoa” behar dutela esan du Amundarainek. Izan ere, iazko udazkeneko uholdeek etxerik gabe utzi zituen milaka lagun. Aurten bildutako dirua etxerik gabe geratu direnei laguntzeko izango da, batik bat.
Jon Enrique Ormaiztegiko alkatea ere izan da lasterketaren aurkezpenean. Sahararen aldeko krossa herriarentzat garrantzitsua dela adierazi du, eta jai giroan bizi dutela, lehia moduan baino gehiago. “Parte hartzea izaten da garrantzitsuena”. Salem Hach Embareken oroimenez antolatzen dute lasterketa.
Ormaiztegin antolatzen duten Sahararen aldeko krossak hamar urte beteko ditu aurten. Otsailaren 28an izango da. 11:00etan hasiko da hamar kilometroko lasterketa, eta 12:13ean lasterketa testimoniala. Ondoren, salda eta pintxoak banatuko dituzte.
Dagoeneko izena eman daiteke kirolprobak.com edo