
Euskal Herriko Mus Txapelketaren herrialdeetako kanporaketak jokatu dituzte asteburuan, zazpi herrialdeetan. Gipuzkoari dagokiona Anoetan egin zuten, eta Pello Garin eta Jon Ormazabal zizurkildarrek jantzi zuten txapela. Aurreneko bost sailkatuen artean ez zen Goierriko bikoterik izan, baina bai finalerako sailkatu diren 32 bikoteen artean. Hauek dira:
- Jabier Zelaia eta Agustin San Martin Txamar (Legazpi)
- Patxi Salazar eta Joseba Goikoetxea (Legorreta)
- Iñaki Aranburu eta Xabier Arrieta (Beasain)
- Joxe Iraola eta Plazido Mikelarena (Beasain-Arriaran)
- Felix Etxeberria eta Jon Muñoz (Ezkio-Itsaso)
- M. Angel Iparragirre eta Ander Telleria (Idiazabal)
- Eusebio Campos eta Beñat Niebla (Lazkao)
- Joseba Barandiaran eta Liher Barandiaran (Lazkao)
- Eneko Arzelus eta Jon Mujika (Zerain)
- Ricardo Bilbao eta Diego Bilbao Gotxo (Zumarraga)
Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala Urdiñarben (Zuberoa) jokatuko dute martxoaren 5ean; zazpi herrialdeetako 128 bikote ariko dira bertan.