
Zeraingo Liztormendi elkartean urteroko tute txapelketa jokatu dute asteburuan. Guztira 12 bikotek parte hartu zuten, eta txapela, Jose Manuel Oria eta Jesus Comontes herritarrek jantzi zuten. Bigarren postuan gelditu ziren Agustin Ferreira eta Rafa Toural segurarrak. Txapelaz gain, herriko produktuak jaso zituzten finalistek. Ondoren, afaria egin zuten final aurrekoetan parte hartu zuten lau bikoteek. Kartazaleek martxoaren 5ean izango dute hurrengo hitzordua, mus txapelketa jokatuko baitute, Liztormendi elkartean bertan.