Joan den ostiralean hil zen legazpiarra. Presoen aldeko elkarretaratze guztietan izaten zen.

Ostiralean, 20:00etan, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute Legazpiko udaletxe atzean. Hilabetero elkartzen dira, azken ostiraletan. Aste honetako ekitaldian, ordea, Ramon Goiburu
Garakotxe oroituko dute. Joan den ostiralean hil zen. Aztiriko Garakotxe baserrian jaioa zen, eta hortik zetorkion ezizena. Elkarretaratzearen antolatzaileek adierazi dute presoen aldeko ekitaldi guztietan izaten zela.
Bestalde, bertsolaritza ere oso gustuko zuen. Hori dela eta,
haren omenezko hainbat bertso abestuko dituzte ekitaldian, gitarra eta guzti. Legazpiko Bertso-Olariek adierazi dutenez, antolatzen zituzten saio guztietara joaten zen. Azkenekoz, gaztetxean egindako bertso bazkarian izan zen, duela pare bat aste.