Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako ligaxkako saioa jokatu zen larunbatean Beasaingo Usurbe Antzokian, Aurtzaka dantza taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta.Larunbateko saioan, 7 eta 11 urte artekoen mutilen aurresku txapelketan, lehene...
Larunbateko saioan, 7 eta 11 urte artekoen mutilen aurresku txapelketan, lehenengotik hirugarrenera, Mattin Etxebeste (Oiartzun), Mikel Esnaola (Lezo) eta Ugaitz Rivera (Lezo) izan ziren.
12 eta 15 urteko nesketan, berriz, Soinu Zahar atalean, Katerin Artola (Oiartzun), Nora Fraile (Lezo) eta Maddi Etxeberria (Asteasu) saritu zituzten.
Igandeko saioan, 12 eta 15 urteko mutiletan, aurreskuan, Ander Garcia (Donostia), Iker Belintxon (Lezo) eta Xabier Bengoetxea (Ziordia) izan ziren irabazleak.
Eta nesketan, 7 eta 11 urte artekoetan, Enara Lertxundi (Villabona), Amets Maiza (Altsasu) eta Elixabet Larrañaga (Villabona).
Urritik maiatzera bitartean jokatuko dute ligaxka; finala, maiatzean jokatuko da.