Japoniako ohiturez eta japonieraz hitz egin du, besteak beste. Yoshidak euskara irakasten du Japoniako hiru unibertsitatetan.
Hiromi Yoshida
Legazpiko Olazabal BHI institutuan bisita berezia izan zuten joan den astean. Hiromi Yoshida hizkuntzalaria joan zen ikastetxera. Yoshida japoniarra da, baina duela urte batzuk euskara ikasi zuen, eta gaur egun euskara irakasten du Japoniako hiru unibertsitatetan.
Horrez gain, hainbat itzulpen ere eginak ditu. Esaterako, Sho Hagio-rekin batera, Etxepareren
Linguae Vasconium Primitiae itzuli zuen.
Olazabalera egindako bisitan Japoniako ohiturez, erlijioez, hizkuntzaz… hitz egin zuen. Eta adierazpen hau egin zuen euskararen inguruan: “Gauza bat da euskaraz jakitea, eta beste bat euskara erabiltzea. Nahiz eta jakin, ez bada erabiltzen, berdin da.
Ez jakitea eta ez erabiltzea, gauza bera da“.
Ikasleek adi entzun zituzten azalpenak.