Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Beasainen errefusa biltzeko astean bitan irekiko den edukiontzi grisa jarriko dute

Beasain
Gizartea

Beasaingo Udaleko hiru alderdi politikoek adostasuna lortu dute. Edukiontzi berdea kenduko dute. Organikoaren txartel berberarekin irekiko da. Kanpaina egingo dute.

2016/02/25
Goierriko Hitza
Iñaki Erauskin, Santi Urdanpilleta (PSE-EE), Aitor Aldasoro (EAJ), Koldo Agirre (EH Bildu) eta Enrike Enparantza.

Iñaki Erauskin, Santi Urdanpilleta (PSE-EE), Aitor Aldasoro (EAJ), Koldo Agirre (EH Bildu) eta Enrike Enparantza.

Beasainen hondakinen gaikako bilketan eta birziklatzean urrats bat gehiago egin nahi dute. Horretarako, Beasaingo Udala osatzen duten hiru alderdi politikoek adostasuna lortu dute errefusa bakarrik biltzeko (birziklatu ezin daitekeena) edukiontzi gris itxia jartzeko. Txartelaren bidez, astean bitan irekiko da edukiontzi berria. Oraindik erabakitzeko dute asteko zein bi egunetan erabili ahal izango den. Edukiontzi grisa organikoarentzako erabiltzen den edukiontzi marroiaren txartel berarekin irekiko da. Hori bai, organikoaren edukiontzia noiznahi irekitzeko aukera izango da eta edukiontzi grisa, astean bitan. Gaur arratsaldean udaletxeko batzar aretoan prentsaurrekoan Aitor Aldasorok, Koldo Agirre, Santi Urdanpilleta eta Sasieta Mankomunitateko Iñaki Erauskinek eta Enrike Enparantzak azpimarratu zutenez, “Beasainek urteak daramatza hondakinen gaikako bilketa eta birziklatzea sustatzen. Azken bi urteetan zabor-tasetan hobariak ere eman ditu udalak materia organikoaren bilketari bultzada eman asmoz». Bide horretan, «denon artean %47ko ehunekoa jo dugu,baina ez da oraindik nahikoa. Jauzia eman eta gutxienez %70 edo gehiago lortzeko unea iritsi da, ingurumen arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak tarteko», zehaztu dute agerraldian. Aitor Aldasorok nabarmendu duenez, «lotsarik gabe esan behar dugu, oraindik Beasainen bide luzea dugula egiteko. Kontzientzian ikusi besterik ez dago, ditugun puntuak zaborrez gainezka nola egoten diren. Horren erru bat da ditugun edukiontziak nolakoak diren. Aho handi horretatik edozer sartzen da. Grisarekin espero dugu pauso bat ematea, inguruko herrietan eman den bezala». Edukiontzi gris berriak udazkenerako jartzea aurreikusten dute, baina aurretik sentsibilizazio kanpaina egingo dute, «bereziki hondakinak oraindik bereizten ez dituztenei edo informazioa behar dutenei zuzendua». Kaleko edukiontzi gris itxiak batez ere, etxebizitzetarako eta oso errefusa gutxi sortzen duten denda txikientzako izango dira. Denda handiagoentzat errefusa bilketa pertsonalizatu bidez jasoko zaie, beraiei emandako edukiontzi gris indibidualen bidez. Organiko asko sortzen dutenei ere, era pertsonalizatuan edukiontzi marroi indibidualen bidez biltzeko aukera emango zaie.
Kanpaina Edukiontzi grisa jarri aurretik informazio kanpaina egingo dute. Sasieta Mankomunitateko Ingurumen teknikari baten bisita jasoko dute dendetan, sistema berriari buruzko informazioa emateko eta bilketari berehala ekiteko behar duten materiala aztertzeko. Etxeetara ere gutunak bidaliko dituzte, herritarrak txartela egitera gonbidatuz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut