Beasain laugarren posturako lehian
Bihar, 17:00etan, Loinatz futbol zelaian Bermeoren aurka jokatuko du Beasain taldeak. Partida irabaziz gero, Hirugarren Mailako sailkapeneko laugarren postua eskuratuko dute beasaindarrek; play offetarako txartela ematen duen postua, hain zuzen ere. Bermeo laugarren postuan dago eta Beasainen bosgarrenean.