Galdera adosteko batzar irekia egingo du bihar Gure Esku Dagok
Ekainaren 19ko galdera adosteko bidean, eztabaida irekia egingo du bihar Gure Esku Dagok Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 10:00etatik 13:00etara.«Hitzordu garrantzitsua izango da, ekainaren 19ko galdeketaren berme nagusia herritar guztiek bere egite...
«Hitzordu garrantzitsua izango da, ekainaren 19ko galdeketaren berme nagusia herritar guztiek bere egiteko moduko ariketa izatea baita», diote Gure Esku Dagotik. Goierriko herritarrei eta eragile guztiei irekia da eztabaida: «Galdeketarako bidean ahalik eta herritar gehienek parte hartzea, iritziak partekatzea, ametsak islatzea, zalantzak libreki azaltzea eta eztabaidatzea da orain Elkarrekin dinamikaren nahia: nora iritsi behar duten ez ezik, nola iritsi nahi duten adostea».
Idiazabalen ateratzen diren ondorioak txosten batean bilduko dituzte eta espresuki galdera erabakitzeko eratutako batzordeak landuko ditu datozen asteetan. Apirilaren 9an aurkeztuko dute ekainaren 19ko galdeketan erantzun beharreko galdera.













