Gure Esku Dagok galdera adosteko batzar irekia egingo du bihar
otsailaren 13an aurkeztutako batzordeak gidatuko du, eta prozesu «zabala eta gardena» izatea bermatuko dutela azaldu dute.
Ekainaren 19ko galdera adosteko bidean, eztabaida irekia egingo du bihar Gure Esku Dagok Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 10:00etatik 13:00etara. Elkarrekin dinamikak galdeketaren aldeko 8.875 sinadura bildu ondoren, galdera zehazten hasteko garaia da orain, eta hori ere, herritarren partehartzearen bidez egin nahi dute.
«Hitzordu garrantzitsua izango da, ekainaren 19ko galdeketaren berme nagusia herritar guztiek bere egiteko moduko ariketa izatea baita», diote Gure Esku Dago egitasmotik. Goierriko herritarrei eta eragile guztiei irekia da eztabaida: «Galdeketarako bidean ahalik eta herritar gehienek parte hartzea, iritziak partekatzea, ametsak islatzea, zalantzak libreki azaltzea eta eztabaidatzea da orain Elkarrekin dinamikaren nahia: nora iritsi behar duten ez ezik, nola iritsi nahi duten adostea».
Idiazabalen ateratzen diren ondorioak txosten batean bilduko dituzte eta espresuki galdera erabakitzeko eratutako batzordeak landuko ditu datozen asteetan. Apirilaren 9an hasiko da hirugarren eta azken fasea, galderaren aurkezpenarekin batera. Ibilbide hau guztia, pasa den