Izozki makilak eta kola erabiliz, zubiak eraiki dituzten Mondragon Unibertsitateko Goierri campuseko ingeniaritza mekanikoko lehenengo mailako ikasleek. Guztira,
200 kilo jasaten dituzte eraikitako zubiek, eta “lehiaketa” ere egin dute. Hiru parametro hartu dira kontuan: 200 kilo jasatea, zubiaren neurria (zubi azpitik kaxa bat sartu behar zen), eta aurrekontua (geroz eta izotz makila eta kola gutxien erabili, orduan eta hobe). Parametro horiek ondoen bete dituen lana Oier Etxeberriak, Iñigo Iparragirrek, Ander Mariñelarenak, Pello Alberdik eta Ioritz Sarasolak egindakoa izan da. Ondorengo bideoan dituzue ikasleek adierazpenak eta zubien irudiak: