M-Lehiaketa, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko, M-Lehiaketa egingo du. Aurten, diseinuaren eta artearen munduan murgiltzeko proposamenarekin datoz, arlo horretan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko.
Era horretan, datorren astean, otsailaren 29tik martxoaren 4ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko dituzte udal euskaltegiko blogean (http://beasaingoudaleusk.blogariak.net/) eta facebooken (https://www.facebook.com/udaleuskaltegia.beasain), baita Beasaingo Udaleko web orrian ere (http://www.beasain.eus).
Erantzunak e-postaz (euskaltegia@beasain.eus), blogean, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.
Sari banaketa martxoaren 8an
Martxoaren 8an, 10:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute udaletxeko batzar aretoan. Bertan, Maite Gurrutxaga ilustraileak bere lan prozesuak hitz egingo du.