«Gogoz kontra elkarrizketak egitea benetan tristea eta zaila da»
Euskal Filologia bukatu orduko, 1991. urtean, hasi zen Arantxa Arza (Itsasondo, 1968) Euskadi Irratian lanean. Azken 18 urteetan asteburuetan aritzen da.
...Euskal Filologia bukatu orduko, 1991. urtean, hasi zen Arantxa Arza (Itsasondo, 1968) Euskadi Irratian lanean. Azken 18 urteetan asteburuetan aritzen da.
Zein alde on eta zein alde txar ditu asteburuetan lan egiteak?
Lan-erritmoa lasaiagoa da, lan giroa ere bai, eta asteko lehen hiru egunak jai ditut. Baina, asteburuetan planak egitea zaila da oso, beti olatuaren kontra ibili beharra bezala.
Zein izan da egin duzun elkarrizketarik bereziena?
Xabier Leterekin bi ordutik gora aritu nintzen. Hura hizketan entzutea plazerra zen, eta nik zorte hura izan nuen.
Nor elkarrizketatuko zenuke?
Istorio interesgarriak izan eta kontatu nahi dituen edonor. Gogoz kontra elkarrizketak egitea benetan tristea eta zaila da.
Zaletasun bat.
Yoga.
Pelikula bat.
Loreak.
Liburu bat.
Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori.
Musika talde bat.
Springsteen, beti ondo sartzen zait.
Abesti bat.
Txuma Murugarrenen Bidean.
Janari bat.
Ze zaila! Bat? Barazkiek ez naute sekula aspertzen.
Edari bat.
Lanbrusko fresko-freskoa.
Oporretarako leku bat.
Australia ezagutuko nuke.
Zeri diozu beldurra?
Osasuna galtzeari, maite ditudanak galtzeari, edozein motatako indarkeriari…
Goierriko txoko bat.
Urkia, sustraiak han ditut.
Herriko alkate bazina…
Langintza zaila da, epaile asko beti zelatan, eta ondo eginda ere gutxi baloratua.
Altzagan biziko ez bazina?
Itsasertzeko herri ez turistiko batean.