Hamasei garagardo izango dira aukeran. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du.
Urbeltz pilotalekuan jende ugari biltzen da garagardo festan. / Arg: Telleriarteko Txirrindulari Elkartea
Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak garagardo festa antolatu du, seigarren urtez. Bihartik igandera egongo da irekita, Urbeltz pilotalekuan. Bihar, etzi eta larunbatean,
18:00etan irekiko dute. Igandean, berriz, 11:00etan. Urtean zehar hainbat txirrindulari proba antolatzeko erabiltzen dute lortutako dirua.
Hamasei garagardo egongo dira aukeran. Juan Luis Ormazabalen hitzetan,
«inoiz baino gehiago». Bat alkoholik gabekoa izango da, eta gainontzekoak alkoholdunak.
Bi neurritako
pitxerrak salduko dituzte: litro erdikoak eta litro laurdenekoak. Litro erdiko pitxerrean, lau euro balioko du garagardoak. Litro laurdenekoan, bi euro.
Bertan afaltzeko aukera
Horrez gain, janaria ere egongo da. Bi pertsonarentzako
menuak 27 euro balioko du, eta ondorengoa sartzen da: ukondoa, bi saltxitxa, purea, bi garagardo, bi postre eta ogia.
Razioak ere egongo dira: ukondoa, saltxitxak, oilaskoa patatekin eta patata frijituak.
Pilotalekuan
berogailua jarriko dute.