Goierri Eskolak eta Elduaien hizkuntza eskolak hitzarmena sinatu dute
Goierri Eskolan urtero A1,A2,B1 eta B2 mailetako azterketak egin ahalko dira
Atzo sinatu zuten hitzarmena Goierri Eskolak eta Elduaien hizkuntza eskolak
Ordiziako Goierri Eskolak eta Elduaien hizkuntza eskolak hiru urterako hitzarmena sinatu dute –2016-2019–. Horren arabera, Goierri Eskolan hemendik aurrera
urtero A1,A2,B1 eta B2 mailetako azterketak egin ahalko dira, alegia, Young Learners test-etatik hasi eta First bitartekoak. Cambridge English Language Assesment ES098 zentro aztertzaileak egingo ditu azterketak. Goierri Eskola, beraz, zentro aztertzaileari lotutako prestakuntza zentroa bihurtuko da.
Goierri Eskolak 2016ko ekainean lehen deialdia ateratzeko asmoa du, eta laster hasiko dira horren berri ematen. Edozein herritarrek izena eman ahalko du Goierri Eskolaren edota Elduaien Hizkuntza Eskolaren bidez.