Idiazabalgo mendi sailak II. argazki lehiaketa jarri du martxan
Iazko esperientzia errepikatuko du Idiazabalgo mendi sailak. Iaz lehen aldiz antolatu zuten argazki digitalen lehiaketa, eta aurtengoa ere dagoeneko abian da. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 13a da.Idiazabalgo herritarrek parte hartu ahal izang...
Idiazabalgo herritarrek parte hartu ahal izango dute. Euskal Herriko mendietan ateratako eta argitaratu gabeko edozein argazkik balioko du lehiaketarako. Formatu digitalean, JPEG formatuan aurkeztu beharko da, koloretan edo zuri-beltzean. Edukia, 2 eta 12 MB artekoa izan beharko da.
Parte hartu nahi duenak izalgomendisaila@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko du argazkiarekin. Informazio hau jarri beharko du mezuan: kontzeptuan argazki lehiaketa, izen-abizenak eta telefonoa, eta argazkiaren izenburua eta tokia. Argazki guztiak Facebookera igoko dituzte, izenburuarekin, eta egilearen izenik gabe.
Bi sail egongo dira
Argazkiak saritzerako orduan bi sail izango dira. Batetik, antolatzaileek hautatutako epaimahai aditu batek aukeratuko ditu lan ikusgarrienak, eta bestetik, Facebooken atsegite gehien dituzten argazkiak hautatuko dira.
Sail bakoitzean hiru lan sarituko dira, eta irabazleek haien argazkia handitua eta mendiarekin zerikusia duen materiala jasoko dute.













