Zumarragako geltokiko igogailuak gaur goizean jarri dituzte martxan
Zumarragako geltokian obrak egin dituzte irisgarritasuna hobetzeko. Orain arte, nasa batetik bestera joateko eskailerak jaitsi eta igo behar ziren. Nasa bakoitzean igogailu bat jarri dute eta, hala, hemendik aurrera mugikortasun
Zumarragako geltokian obrak egin dituzte irisgarritasuna hobetzeko. Orain arte, nasa batetik bestera joateko eskailerak jaitsi eta igo behar ziren. Nasa bakoitzean igogailu bat jarri dute eta, hala, hemendik aurrera mugikortasun murriztua duten pertsonek ez dute arazorik izango alde batetik bestera pasatzeko. Igogailuak gaur goizean jarri dituzte martxan.