Urretxu-Azkoitia errepidea hobetzeko proiektua aurten idatziko dute
Aldundia eta Azkoitiko Udala Urretxu-Azkoitia (GI-631) errepidea hobetzeko lan egiten ari dira. Hiru zatitan hirugarren errei bat jartzeko asmoa dute. Hala, errepidea seguruagoa izango da eta Urretxutik-Azkoitira joateko denbora gutxiago
Aldundia eta Azkoitiko Udala Urretxu-Azkoitia (GI-631) errepidea hobetzeko lan egiten ari dira. Hiru zatitan hirugarren errei bat jartzeko asmoa dute. Hala, errepidea seguruagoa izango da eta Urretxutik-Azkoitira joateko denbora gutxiago behar izango da. Lanek ez dute eraginik izango ez bidegorrian eta ezta Ibaieder-Barrendiola hodian. Errepideko hiru zati zabalduko direnez, obrak hiru epetan egin daitezke. Aurrekontua 23 milioikoa izango dela aurreikusi dute. Exekuzio proiektua aurten bertan idatziko dute.