Goierriko bi rallyak, martxoan
Legazpi-Gabiria martxoaren 6an izango da; Goierri Rallyesprinta 19an, Lazkao-Zaldibia-Gaintzan barrena.
Euskal Herriko automobilismo denboraldia Gabirian hasiko da, ohi bezala. Martxoaren 6an jokatuko ...
Legazpi-Gabiria martxoaren 6an izango da; Goierri Rallyesprinta 19an, Lazkao-Zaldibia-Gaintzan barrena.
Euskal Herriko automobilismo denboraldia Gabirian hasiko da, ohi bezala. Martxoaren 6an jokatuko da, igandearekin, 18. Legazpi-Gabiria Rallyesprinta. Egutegian bi proba daude Goierrin, biak martxoan. Goierriko 3. Rallyesprinta da bestea, martxoaren 19an.
Iaz eta 2014an bezala, aurten ere Legazpiko Motxorro parajetik Gabiriako Korta jatetxe alderantz jokatuko da Gabiriako Rallyesprinta. Hiru erlojupeko izango dituzte partaideek. 15:00etan hasiko da lehenengoa. Iaz Joxe Labaka-Aitor Otaegi azpeitiarrek irabazi zuten, Mitsubishi Evo V autoarekin.
Parke itxia Legazpiko Euskal Herria enparantzan kokatuko dute, goizetik. Aurkezpena martxoaren 2an egingo dute, hango udaletxean.
Aurreko urteetako ibilbide bera: Lazkaon hasiko da, hilerriaren parean, Lazkaomendiko aldapan. Mirandako malda pikotik Zaldibiara jaitsi, handik Larraitz aldera hartu, eta Gaintzako herrigunetik igarota, Ordizia alderako bidegegurutzea baino lehen bukatuko da.
Hiru pasaera izango ditu auto bakoitzak. 14:00etan, 16:00etan eta 18:00etan. Parke itxia, egiaztapen tekniko-administratiboen gunea eta sari emate podiuma Lazkaoko plazan kokatuko dituzte.
Goierrin izango den beste proba bat kirol auto klasikoen Azpeitiko Rallya izango da, uztailaren 23an. Zirkulazioa itxi gabe, eta kontrolpeko abiadura batean ibiliko dira autoak, hala ere (batez beste, 50 kilometro orduko).
Ohitura kezkagarria
Gabiriako rallyesprintaren aurretik, herrian zenbaiten kezka eta haserrea eragin dituen jokabide bat ari da zabaltzen, azken urteetan. Probaren aurreko asteetan, asteburu gauak gazte jende askoren biltzen da Suestrako bihurgunean, sare sozialen bidez deialdiak eginda. Zaborra eta zikinkeria bertan uzten dute askok.