Herritar batzuek lanak egingo ez diren kezka agertu dutela eta bilera bat antolatu dutela jakin du udalak.
Legazpiko Kale Nagusia. / Arg.: Maialen Igartua
Legazpiko Udalak jakin duenaren arabera, herritar batzuek
bilera bat antolatu dute astelehenerako. “Kale Nagusia berritzeko bigarren fasea geldiarazteko erabakiaren aurrean hartuko den jarrerari buruz eztabaidatzea” da bilera horren helburua.
Udalak argi utzi nahi izan du, ordea, beren
asmoa ez dela lanak gelditzea. 2016ko aurrekontuan sartu ez badute ere, 2017an Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzen jarraituko dutela adierazi dute hirigintza sailetik. Udalaren arabera, bigarren faseko
proiektua oraindik ez dago idatzita, eta lan horri ekingo diote lehenik.
Auzoei lehentasuna
2016ko aurrekontuan auzoei eman diete lehentasuna, aurreko urteetan
ibertsio gehienak erdialdean egin direla uste dutelako: Nafarroa kalea, Kale Nagusia, Aizkorri kalea, Santikutz kalea eta Patrizio Etxeberria kalean, besteak beste.
Azkenik, udaletxetik gogoratu dute herritarrek irekita dituztela ateak
ekarpenak edota kexak jasotzeko.