Bi sailkatuekin batera Aitor Bizkarrak, Sarai Robles, Aitor Servier eta Gemma Urteaga bertsolariak aritu ziren kantuan Ordizian.Larunbatean Osin Berde Saria jokatuko da, Zaldibian.
Maider Arregi oñatiarra nagusitu zen larunbatean Ordiziako Argi Berri sariektan.
45. Osinalde bertso sariketako lehenengo kanporaketa, Ordiziako XIX. Argi Berri saria, Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen larunbatean. Entzuleen iritzia eta epaimahaiarenak bat etorri ziren. Arregirekin batera, Jon Gurrutxaga azpeitiarrak eskuratu zuen Gabiriako Osinalde sariketarako txartela. Arregirekin eta Gurrutxagarekin batera, Aitor Bizkarra (Oñati, Gipuzkoa), Sarai Robles (Barañain, Nafarroa), Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi) eta Gemma Urteaga beasaindarra lehiatu ziren.
Igor Eguren gai jartzailearen esanetara aritu ziren bertsolari gazteak, eta koplak kantatzeko garaian Furriela eta Josu trikitilarien laguntza izan zuten.
Antolatzaileen esanetan, «guztiak aritu dira txukun eta entzuleak oso gustura geratu dira saioarekin, baita bertsolariak eurak ere, egindako lanarekin». Guztira 50 bat bertsozalek jarraitu zuten bertsolarien jarduna.
Larunbatean, Zaldibian
Osinaldeko bigarren kanporaketa larunbatean jokatuko da Zaldibian: Osin Berde Saria. Aratz Igartzabal (Gabiria), Unai Mendizabal (Zizurkil), Asier Rubio (Luiaondo), Mikel Tapia (Ataun), Maddi Sarasua (Itsasu) eta Eneko Araiztegi (Segura) ariko dira kantuan.