Marisol Garmendia aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea, Altamiran berriz ere martxan jarriko den geralekuaren aurreran
Apirilean
bi autobus geraleku izango dira Ordiziako
Altamira auzoan. Lehena, Majori kiroldegiaren inguruan, eta bigarrena lehen kendu zen geralekua izango da. Lurraldebuseko zerbitzu publikoa apirilean hasiko da martxan.
Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako diputatu Marisol Garmendia Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearekin bildu da, eta erabaki horretara iritsi dira. Altamira auzoko bizilagunekin bildu dira, eta “autobus geltokiaren beharra agerian” zegoela adierazi du Santamariak. Bidegorri sareari dagokionez, Garmendia diputatuak adierazi du
aurten ez diela ekingo bidegorri sarearen zati gehiago egiteari, “agendak” agintzen duelako. Hala ere, nabarmendu du aurrerago helduko dioten gaia izango dela.
Mugikortasuna lantzeko mahaia
Gainera,
mugikortasuna eta trafikoa lantzeko hurrengo hiruhilekoan Mahai bat eratuko dutela azaldu du Ordiziako alkateak. Bertan, alderdi politikoez gain, herritarren parte hartzea ere egongo da, eta bertan landuko diren gaiak izango dira Ordiziako
trafikoa, bidegorriak, eta aparkatzeko lekuak, besteak beste. Hondakinen Mahaia “oso arrakastatsua” izan dela nabarmendu du Santamariak, eta berriz ere metodo honi helduko diote.