Ekozinemaldia egingo dute Seguran, Ataunen eta Ordizian
Datorren asteartean hasiko da zinema emanaldia eta doan izango dira saio guztiak
Martxoaren 15etik 17ra bitartean Ekozinemaldia bigarrenez iritsiko da Goierrira. Seguran, Ataunen eta Ordizian hainbat film ikusteko aukera izango da, doan. Aurtengo filmen gaia klima aldaketa da. Honakoa da egutegia:
- Martxoak 15. Segura, kultur etxean 19:00etan. Filmak: Enegia Transizioak – Piztu aldaketa, eta Uraren kutsadura ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa. Ondoren, debatea egongo da.
- Martxoak 16. Ordizia, herri antzokian 20:30ean. Filmak: Esto lo cambia todo. El capitalismo contra el clima. (Estreinaldia).
- Martxoak 17. Ataun, kultur etxean 19:00etan. Filmak: Discovering Lindano, Enegia Transizioak – Piztu aldaketa, eta Uraren kutsadura ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa. Ondoren, debatea egongo da.
Ekozinemaldia Ekologistak Martxan taldeak antolatzen du, ingurumenarekin eta horren defentsarekin interesaturik dauden tokian tokiko beste hainbat gizarte mugimendurekin batera












