Elkarrekin abesten
Kantatzen duen herria ez dela inoiz hilko diote. Esaera horri jaramon egin diogu eta Goierriko erabakitze prozesuari doinua eta letra jarri diogu. Kanta Joxe Arizkorreta legazpiarrak egin du eta Xabier Arakama zegamarrak lagundu dio janzten. Abesti berezia da, eskualde osoak ekainera bitartean biziko duen une garrantzitsu eta erabakiorra hauspotzeko, ospatzeko.
Usurbilgo Higain estudioan egin genuen grabazioa martxoaren 1ean eta 2an. Hainbat aurpegi ezagun izan ziren estudioan kantari euren ahotsa, soinua edota kolorea ematen; tartean, Aitzol Barandiaran, Maria Amolategi, Aitor Furundarena, Saroi Jauregi, Xaiko taldea eta Ordiziako Zesura rap taldekoak. Horiez gain, beste hainbat goierritarrek ere hartu dute parte.
Laster aurkeztuko dugu abestia, beraz, azti ibili!