Emakumeen eta baserriaren arteko lotura hizpide Zerainen
Zerainlab egitasmoak antolatuta, Emakumeak eta baserria mahai ingurua egin zuten atzo Zerainen. Maite Aristegi EHNEko idazkari ohia eta Martina Urbistondo eta Milagros Oiartzabal herriko artzainak elkartu zituzten mahaiaren bueltan. Publikoan berriz, 40 bat lagun elkartu ziren. Antolatzaileen arabera, “solasaldia oso interesgarria” izan zen, eta saioaren ondoren, herriko gazta eta sagardoa probatu zituzten.