Jasoko langileak greban, hitzarmen duinaren alde
Itsasondoko Jaso enpresako langileak astebeteko greba egiten ari dira, «hitzarman duin baten alde». Indarrean zegoen lan hitzarmena 2015ean bukatu zen, eta zuzendaritzarekin 5 hilabetez negoziatzen aritu badira ere, ez dute akordiorik lortu. LAB, ELA...

Itsasondoko Jaso enpresako langileak astebeteko greba egiten ari dira, «hitzarman duin baten alde». Indarrean zegoen lan hitzarmena 2015ean bukatu zen, eta zuzendaritzarekin 5 hilabetez negoziatzen aritu badira ere, ez dute akordiorik lortu. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek eta langileen %80ek babestu dute greba. Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak astelehenean dute hurrengo bilera.