Zaldibiako bi emakume omendu dituzte Lardibazal eskolan
Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleek bisita berezia izan dute gaur. Herriko bi emakume, Tere Irastortza idazlea eta Arantxa Etxeberria musikaria gonbidatu zituzten, eta hauek, gusto onez erantzun diote ikasleen deialdiari. Emakumeen harira ikastetxeak prestatutako ekitaldietako bat izan da, eta bertan, omenaldi xume bezain beroa jaso dute. Txistu doinupean dantza egin diete sarreran, eta segidan, liburutegira igo eta berriketan aritu dira, lehengo eta oraingo kontuez.