Zubizarreta ataundarra eta Urbieta-Erasun, Goñi txapelketako lehen finalistak
Atzo Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietako lehen partidak jokatu zituzten Beloki pilotalekuan. Iraitz Zubizarreta ataundarrak lau t’erdiko finala jokatuko du, Alberdiri 22 eta 15 irabazi ondoren. Binakako partidan, Urbieta eta
Atzo Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietako lehen partidak jokatu zituzten Beloki pilotalekuan. Iraitz Zubizarreta ataundarrak lau t’erdiko finala jokatuko du, Alberdiri 22 eta 15 irabazi ondoren. Binakako partidan, Urbieta eta Erasunek 22 eta 7 irabazi zieten Urretabizkaia eta Martinezi. Finalerdietako azken bi partidak datorren asteazkenean jokatuko dira, 18:30ean. Lau t’erdikoan Salaberriak Arangurenen aurka jokatuko du eta binakako partidan Santxo eta Telletxeak Errandonea eta Gorrotxategiren aurka jokatuko dute. Finala martxoaren 23an jokatuko dute, 18:30ean. 25. edizioa dela ospatzeko, Beloki pilota eskolako arduradunak eta arduradun ohiak, txapelketa jokatu duten urretxuar eta zumarragarrak eta txapelketa jokatu duten profesionalak gonbidatu dituzte. Guztiek opari bana jasoko dute.
Bestalde, aipatzekoa da txapelketako partiden aurretik pilota txapelketa herrikoiko partidak jokatzen ari direla. Atzo, Urretabizkaia eta Pueyok finalera sailkatzea lortu zuten, Mendikute eta Erostarberi irabazita. Datorren asteazkenean, Antia eta Oliveirak, Pastrian anaien aurka jokatuko dute.