19:00etan izango da irekiera. Bihar, haurrentzako antzerkia, eta igandean Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Uriasen kontzertu akustikoa
Legorretako herri antzokian lehen zuen itxura
Legorretako
herri antzokia inauguratuko dute gaur. 19:00etan hasiko dira, eta aretoa ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Luncha ere egongo da inguratzen direnentzat.
Bihar, umeentzako ikuskizuna egongo da: Kiliklon taldearen Kortxea doktorearen abenturak. 17:00etan hasiko da haurrentzako antzerkia. Igandean, berriz, gazte eta helduentzako kontzertu akustiko bat izango da. Hain zuzen ere
Hesian taldeko Zuriñe Higaldo eta Fran Urias. 19:00etan hasiko da, eta 14 urtetik gorakoei zuzendua dago.
Ekitaldi guztiak doakoak dira, baina bihar eta etziko ekitaldietarako sarrerak behar dira.
Gonbidapenak udaletxeak eskatu beharko dira goizean, edo arratsaldean kultur etxean.