Itsaso herri-eremua Ezkio-Itsasotik bereiztea onartuko du udalak datorren asteazkenean
Datorren asteazkenean, hilak 16, Itsaso herri-eremua Ezkio-Itsaso udalerritik bereizteko eta udalerri berria izateko espedientea onartuko du Ezkio-Itsasoko Udalbatzak. Era berean, alde guztiek adostutako estipulazio dokumentua ere onartuko du. Onartutako ebazpen horiek Gipuzkoako Foru Aldundira bideratuko dituzte, eta hark izango du azken hitza. Ez ohiko osoko bilkura horretan –19:00etan da– 2016ko udal aurrekontua ere onartuko dute. Ezkiotarrek eta itsasoarrek zerrenda bakarra osatu zuten iazko maiatzean egin ziren udal hauteskundeei begira, desanexio prozesua elkarlanean eta adostasunez bideratzeko.
Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateari elkarrizketa (2015-11-03)