Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak (Asviamie) jakinarazi du langile izandako baten prestazioan %40ko errekargua eskatu zutela, atzo, Donostiako Gizarte Gaietako 5. Auzitegian. Olaberriko Arcelor Mittal enpresan lan egin zuen gizonezko batek birik...

Olaberriko Arcelor Mittal lantegia, airetik.
Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak (Asviamie) jakinarazi du langile izandako baten prestazioan %40ko errekargua eskatu zutela, atzo, Donostiako Gizarte Gaietako 5. Auzitegian. Olaberriko Arcelor Mittal enpresan lan egin zuen gizonezko batek birikako neoplasia gaitza garatu zuen, minbizi mota bat; 2014an atzeman zioten, eta otsailaren 25ean hil zen.
Elkarteak enpresa jo du gaitzaren eta heriotzaren erantzule, amianto partikulak ez irensteko neurririk ez zuelako hartu.
Langilea 1958ko azaroan hasi zen Olaberriko altzairutegian lanean, garai hartan Aristrain izenekoan. 2000ko abenduan erretiratu zen, Arcelor Mittal bihurtutakoan. Gizarte Segurantzaren Gipuzkoako ordezkaritzak 2014ko abenduan ondorioztatu zuen langilearen heriotza amiantoaren eraginez izan zela. Ondorengoen alarguntza eta guraso gabetze pentsioak hobetzeko balio izan zuen ebazpenak.
%40ko errekargu eskaera
Atzo, berriz, Donostiako Auzitegian prestazioari %40ko errekargua jartzeko eskatu zuten. Amiantotik babesteko segurtasun neurririk ez zuela hartu Arcelorrek leporatu diote. Garabi maneiatzaile izan zen, 1965etik.