Bozketa egun izan dute gaur Ordizian. Hondakinen bilketarako sistema hautatu dute, eta botoa eman duten ordiziarren bi herenak
txipdun edukiontziak aukeratu ditu. Guztira, 3486 pertsonek eman dute botoa, herritarren %42ak. Honela gelditu dira emaitzak:
- Txipdun edukiontziak: 2325
- Mistoa: 1145
- Boto nuloa: 9
- Zuriak: 7
Eguna aparteko arazorik gabe joan dela azaldu du udalak. Sei hautes mahai jarri diutzte, eta horietan lan egin duten boluntarioen lana eskertu nahi izan dute.
Galdeketaren atarian, hainbat taldek bere
iritzia eman zuten. Ostegunean egingo dute bilkura bozketaren emaitza onartzeko.