Euskarazko zortzi film emango dituzte Laburbira jaialdian, Lazkaon
Iaz ekoitzitako pelikulak bata bestearen atzetik ikusi ahalko dira, gaur, Arerian. Goierrin Laburbirako bi saio izango dira, Lazkaon eta apirilaren 6an Ordizian
Euskara elkarteen Topaguneak antolatutako 13. Laburbira zinema zikloa Lazkaora iritsiko da, gaur. Hego Euskal Herriko 30 bat herritan ikusi ahalko dira, bi hilabetean, aukeratutako filmak. Denera zortzi film emango dituzte, sarrera bakarrean.
Lazkaon, Laburbiraren ikuskizuna gaur 21:15ean hasiko da, Areria antzokian. Gerriko elkarteak antolatu du Sarrerak 2 euro balio du. Goierrin beste saio bat izango da, apirilaren 6an, Ordiziako Herri Antzokian. Emankizun berezia izango da hura, zikloa itxiko duelako.
Film labur gisa katalogatutako pelikulak dira zortziak. Iraupen desberdina dute, 3 minutukoa motzenak eta 16:30 luzeenak. Aurten ez dago goierritarrik, egileen artean.
Euskarazko ekoizpena
Topagunearen helburua, Laburbirarekin, euskarazko film ekoizleen eta sortzaileen lana erakustea da, «euskaraz ekoizten jarrai dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako perla hauekin gozaraziz».
LABURBIRA:·Zea Bingo, 2015 (7′). Ane Urkiola.
·Erreplika, 2015 (14’30”). Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri.
·Jorrai, 2015 (3′). Uda films.
·Fishura, 2015 (6’45”). Yago Mateo.
·Bere bizitzetako bat, 2014 (8′). Aitor Gametxo.
·Brunilda, 2015 (12’50”). Eriz Alberdi.
·Hartz txiki, 2015 (16’30”). “The Arlotes”, Uraitz Soubies.
·Semeak, 2015 (7’25”). Iker Azkoitia.
· Egitarau osoa eta informazio gehiago, Topagunearen webgunean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.