Herriko artisauen eta ekintzaileen azoka egingo dute Ormaiztegin apirilaren 9an
Martxoaren 23a arte izena eman daiteke.
Ormaiztegin herriko artisauen eta ekintzaileen azoka antolatu dute apirilaren 9rako. Lehenengo aldia da. Zumalakarregin ikusgai dagoen Made in Ormaiztegi erakusketaren harira antolatu dute.
Parte hartzeko, martxoaren 23a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, idatzi kultura.ormaiztegi@gmail.com helbidera, edo deitu 943 88 96 96 telefonoroa (16:00etatik 18:00etara).