Kontxisi izeneko karparen istorioa
Segurako plazan Iparra-Hegoako eta lore, landare eta Euskal Herriko produktoreen azokarako jartzen duten karpari Kontxisi izena jarri zioten Martxoaren 8an. XVIII. mendeko kondairaren arabera, garai batean umerik ez zuen emakumeari atsoa deitzen zio...

Kontxisi karpa.
Segurako plazan Iparra-Hegoako eta lore, landare eta Euskal Herriko produktoreen azokarako jartzen duten karpari Kontxisi izena jarri zioten Martxoaren 8an. XVIII. mendeko kondairaren arabera, garai batean umerik ez zuen emakumeari atsoa deitzen zioten; isekak jaso eta baztertuak izaten ziren. Kontxisi gazterik alargun gelditu zen, haurrik ez zuen izan, eta atsoen defendatzailea zen. Bere etxean biltzen omen ziren atsoak. San Joan bezperan esate baterako, bertso iraingarriak kantatzen zizkieten herriko gazteek.