Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Legazpin Irakurketa Erraza sustatzeko taldea sortu dute hainbat eragilek

Legazpi
Kultura

Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, liburutegiko eta Garaguneko ordezkariek osatzen dute taldea. Irakurtzeko zailtasunak dituen jendeari zuzenduta dago. Hitzaldia eta ikastaroa egingo dituzteIrakurketa Erraza egitasmoa duela hiru urte sortu zen, Euskal Auto...

2016/03/17
Maialen Igartua

Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, liburutegiko eta Garaguneko ordezkariek osatzen dute taldea. Irakurtzeko zailtasunak dituen jendeari zuzenduta dago. Hitzaldia eta ikastaroa egingo dituzte

Irakurketa Erraza egitasmoa duela hiru urte sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan. Gutxika herri ezberdinetara zabaltzen ari da, eta Legazpira ere iritsi da. Irakurtzeko zailtasunak dituen jendeari zuzendutako egitasmoa da. Irakurtzeko eskubidea bermatzea eta zaletasuna sustatzea dira helburuak. Horretarako, errazago ulertzeko moduko testuak eskaintzen dituzte. Dagoeneko hainbat literatur lan klasiko dituzte irakurketa errazera moldatuak.

Legazpin, talde bat sortu da Irakurketa Erraza sustatzeko. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileek, liburutegikoek, Isa Sanz hezkuntza teknikariak eta Garaguneko Asun Jauregik osatzen dute taldea. Egitasmoari esker, liburutegian eskuragarri daude irakurketa errazeko liburuak. Garagunekoek, berriz, dagoeneko lantzen dute irakurketa erraza. Azken asteetan Romeo eta Julieta irakurtzen ari dira.

Bestalde, udalak ere hartu ditu neurri batzuk. Esaterako, Tokiko Agenda 21 plana egiteko laguntza teknikoa kontratatuko du udalak, eta kontratazioko baldintza bat izango da dokumentu guztien laburpen bat irakurketa errazean egitea.

Eric Galvez zinegotziaren hitzetan, populazioaren %30ak ditu irakurtzeko zailtasunak. Pertsona horiei irakurketa gerturatzea da helburua. Era guztietako pertsonak izan daitezke: adimen urritasuna dutenak, nagusiak, hizkuntza ongi mende- ratzen ez duten etorkinak, euskaldun berriak, dislexia dutenak, edota, besterik gabe, irakurtzeko ohiturarik ez dutenak eta kosta egiten zaienak. «Probatzera animatzen ditut, ez dute zertan lotsatu zailtasunak dituztelako», esan du Galvezek.

Blanca Mata Euskadiko Irakurketa Errazaren koordinatzaileak azaldu duenez, irakurtzea eskubide bat da. Asko, ordea, etsi egiten dira ezin dutela ulertu konturatzean. «Irakurketa Errazaren bidez, liburu bat osorik irakurtzeko gai izateak pertsona horien auto estimua areagotzen du, eta irakurzaletasuna sustatu».

Hitzaldia eta ikastaroa

Egitasmoarekin lotuta, erakusketa bat jarriko dute kultur etxean bihartik apirilaren 8ra. Informazio panelen bidez egitasmoaren berri emango dute. 17:30etik 20:30era egongo da irekita.

Bestetik, Matak hitzaldia egingo du apirilaren 6an, 18:00etan, kultur etxean. Bertan, Irakurketa Errazaren berri emango du, eta beste herri batzuetako esperientziak elkarbanatuko ditu.

Azkenik, apirilaren 9an, 15ean eta 16an ikastaro bat egingo dute. Irakurketa errazaz gehiago ikasi nahi duen jendeari zuzenduta egongo da. Apirilaren 7a baino lehen eman behar da izena, liburutegira deituta: 943 73 72 02. Mezu bat ere bidal daiteke: liburutegia@legazpi.eus.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Asteburuan 53 kasu agertu dira Goierrin eta Beasainek eremu gorrian jarraituko du

2021/01/18
Goierri
2

24 pertsona identifikatu dituzte Olaberrian botiloia egiteagatik

2021/01/17
Olaberria
3

Beasain KE-k garaipena lortu du etxean

2021/01/17
Beasain
4

Beasaingo ostalarien aldeko zozketa egin dute

2021/01/18
Beasain
5

Igone Campos domina lortzetik pauso bakarrera gelditu da

2021/01/18
Zumarraga
6

Jon Maiak Franco garaiko emigrazioaz hitz egingo du Lazkaon

2021/01/18
Lazkao
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.