Osinalde elkarteko mus txapelketa bihar jokatuko da, Gabirian
GABIRIA // Goierriko mus lehiaketa zaharrenetakoa den Osinalde elkarteko txapelketa bihar da. 40. ekitaldia du. Izena 20:30etik 21:00etara eman behar da. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da (18 urtetik beherakoek, 10), eta batek gutxienez gabiriarra iza...
GABIRIA // Goierriko mus lehiaketa zaharrenetakoa den Osinalde elkarteko txapelketa bihar da. 40. ekitaldia du. Izena 20:30etik 21:00etara eman behar da. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da (18 urtetik beherakoek, 10), eta batek gutxienez gabiriarra izan behar du. Lehen laurek jasoko dituzte sariak: arkumea, legatzak, txuletak eta oilaskoak.