Lehendakari Txapelketarako 4. tiraldia jokatu dute igande honetan Legazpin, eta antoaltzaileen hitzetan, “sekula gertatu ez dena” tokatu da: emakumezko batek irabazi du. Parte hartzaile gehienak gizonezkoak izan arren, Aitziber Makazaga zeraindarra izan da garaile, 8 tiralditan 47 birla botata.