Arcelor Mittaleko enpresa batzordea, bilera ostiralean Donostian egiteko prest
Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza gaur ziren biltzekoak, birkolokazioei buruz hitz egiteko. Bilerarik ez da egon, ordea. Enpresa batzordeak bilera, orain arteko guztiak bezala, enpresan izatea nahi zuen. Zuzendaritzak, berriz,
Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza gaur ziren biltzekoak, birkolokazioei buruz hitz egiteko. Bilerarik ez da egon, ordea. Enpresa batzordeak bilera, orain arteko guztiak bezala, enpresan izatea nahi zuen. Zuzendaritzak, berriz, bilera Donostian egin nahi zuen. Hala, batzuk enpresara joan dira eta besteak Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzara. Enpresa batzordeak bihar Zumarragan biltzeko deialdia luzatu dio Giza Baliabideen sailari. Zuzendaritzako kideak bihar lantegira etortzen ez badira, enpresa batzordeak ostiralean Donostian elkartzeko asmoa azaldu du. Izan ere, langileek geldialdia egingo dute ostiralean eta Donostiara joango dira Aldundiaren aurrean protesta egitera. Bilera protesta ondoren egitea proposatu diote zuzendaritzari.