Arcelor Mittaleko langileen eta zuzendaritzaren arteko bilera, bertan behera
Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza gaur ziren biltzekoak, birkolokazioei buruz hitz egiteko. Bilerarik ez da egon, ordea. Enpresa batzordeak bilera, orain arteko guztiak bezala, enpresan izatea nahi zuen. Zuzendaritzak, berriz,
Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza gaur ziren biltzekoak, birkolokazioei buruz hitz egiteko. Bilerarik ez da egon, ordea. Enpresa batzordeak bilera, orain arteko guztiak bezala, enpresan izatea nahi zuen. Zuzendaritzak, berriz, bilera Donostian egin nahi zuen. Hala, batzuk enpresara joan dira eta besteak Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzara. Enpresa batzordeak bihar Zumarragan biltzeko deialdia luzatu dio Giza Baliabideetako arduradunari.
Mobilizazioei dagokionez, gaur bi orduko kontzentrazioa egin dute enpresaren aurrean. Arazoak dirauen bitartean, asteartero kontzentratuko dira enpresa aurrean. Bestalde, ostiralean egun osoko geldialdia egingo dute eta Donostiara joango dira. Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute.