Beasaingo Loinatz jaietarako kartela herritarrek aukeratuko dute
Beasaindarrek dute azken hitza Loinatz jaietako kartela aukeratzeko erabakian. Epaimahaiak sei kartel aukeratu ditu eta sei horietatik gogokoena bozkatzeko aukera dute beasaindarrek. Aukeratutako lanak beasain.eus webgunean eta udaletxeko sarreran daude ikusgai. Apirilaren 13ra arte, kartelik gogoenari botoa emateko aukera izango da webgunearen bidez, edo udaletxera joanda.