Ariztimuño eta Bidegain garaile Osinaldeko musean
GABIRIA // Gabiriako Osinalde elkarteko 40. Mus Txapelketa —martxoaren 18an jokatu zen— Angel Ariztimuño Naparra-k eta Jose Luis Bidegainek irabazi zuten. Finalean Felipe Altuna eta Joxe Maiz garaitu zituzten. Hirugarren Jokin Murua-Jon Mu...
GABIRIA // Gabiriako Osinalde elkarteko 40. Mus Txapelketa —martxoaren 18an jokatu zen— Angel Ariztimuño Naparra-k eta Jose Luis Bidegainek irabazi zuten. Finalean Felipe Altuna eta Joxe Maiz garaitu zituzten. Hirugarren Jokin Murua-Jon Murua eta Asier Osinalde-Joseba Elgarresta geratu ziren. Gainontzeko partaideen artean zozkatutako saskiak Jesus Gorrotxategik eta Aitor Goiak jaso zituzten. Hamalau bikotek parte hartu zuten.