Eskolarteko probak Ormaiztegin. Arg: Angel Elortza
Bihar, 11:00etan hasita, eskolarteko txirrindulari probak izango dira Ormaiztegin. Hiru kategoriatako gaztetxoek parte hartuko dute: benjaminak, alebinak eta infantilak. Goierriko, Tolosaldeako eta Andoaingo txirrindulari eskoletako kirolariek parte hartuko dute. 700 metroko zirkuito bati itzuliak eman beharko dizkiote. Kultur etxearen parean hasiko da ibilbidea.