Urola Garaia Mankomunitateak 1,7 milioi euroko aurrekontua onartu du 2016rako
Iaz baino %1,33 txikiagoa da. Hiru proiektu berri jarriko dituzte martxan.
- Mendeko pertsonen senitartekoei laguntza eta formakuntza emateko zerbitzua. UGLE-k iaz abiatu zuen proiektua, proba gisa, eta emaitza onak izan dituenez, aurten 75 familia berriri emango diete zerbitzua.
- Ezgaitasunak dituzten haurrentzako kirol egokitua. Kirola sustatzea eta inklusio soziala dira helburuak.
- Horrek ez du balio programa. Kirol klubei zuzendutako formakuntza programa da, kirolean etika eta balore positiboak sustatzeko. UGLEren bitartez jarriko dute martxan.