Arcelor Mittaleko zuzendaritzak Avilesera joatea eskaini die langileei
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta langile batzordeak bost orduko bilera egin dute gaur Zumarragako lantegian. Zuzendaritzak lantegia itxiko duela esan du eta langileei Avileseko lantegira joatea eskaini die. Langileek ez dute
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta langile batzordeak bost orduko bilera egin dute gaur Zumarragako lantegian. Zuzendaritzak lantegia itxiko duela esan du eta langileei Avileseko lantegira joatea eskaini die. Langileek ez dute onartu. Datorren asteazkenean elkartuko dira berriro, 15:30ean, Zumarragan. Astearterako manifestazioa deitu dute. 18:00etan irtengo da Areizaga-Kalebarren plazatik. Urretxuarrei eta zumarragarrei manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu diete.