
Apirilaren 2an Kataluniako Villadrau herrian (Girona) jokatu zen Espainiako mendiko ultra txapelketan Beasaingo Bealak taldeko Elena Calvillo hirugarrena izan zen emakumezko beteranoetan. Sailkapen orokorrean, emakumezkoetan, seigarren egin zuen Beasaingo korrikalariak. 300 parte hartzailetik gora izan ziren 80 kilometro eta 4.700 metroko desnibel positiboa zuen lasterketan.